Gorputz-jarrera egokiak ongizatera eramango zaituelako

JARDUERAK

K-STRETCH

Hamaka gaineko ariketak.
ONURAK: gorputz-jarrera egokia eta orekatua lortzen laguntzen du, gihar-kateak eta faszia-kateak malgutuz eta berrorekatuz
Astean saio bakarra

HIPOPRESIBOAK

Gorputz-jarrera orekatzeko eta sabelaldea sendotzeko ariketak, arnasketa jakin baten bidez gauzatzen direnak.
ONURAK: gorputz-jarrera hobetzen du, zoru pelbikoa eta sabelaldea indartzen ditu, gerria estutu, minak eta lesioak prebenitzen ditu eta oro har ongizate-sentsazioa eragiten du.
Astean 2 saio

TOTAL FIT

Giharrak tonifikatzeko ariketak eta ariketa kardiobaskularrak.
ONURAK: giharren tonua eta forma fisiko orokorra hobetzen ditu.
Astean 2 saio

MAT PILATES

Gorputzaren erdigunea (bizkarrezurraren beheko aldea, gluteoa eta abdominalak) kontrolatzeko ariketak, arnasketa-patroi jakin batzuen bidez gauzatzen direnak.
ONURAK: mugimenduaren kontrola, oreka eta kontzientzia hobetzen ditu, gorputza luzatu, indartu eta orekatuz. Horrez gain, bizkarrezurra sendotzen du, estresa eta bizkarreko mina gutxitu eta lesioak prebenitzen ditu.
Astean 2 saio

YOGA

Asanak, arnasketa, erlaxazioa.
ONURAK: gorputzaren tonua, malgutasuna, kontzentrazioa eta oreka emozionala hobetzen ditu, barne-ezagutzarako bidea erraztuz.
Astean 2 saio

FELDENKRAIS METODOA

Mugimenduaren kalitatea eta postura hobetzera zuzendutako gorputz-kontzientziako ariketak. Exijentzia handirik gabeko mugimendu errazak dira. Mugimenduaren kalitateak du garrantzia, ez esfortzuak.
ONURAK: mugimenduaren bidez eta modu kontzientean, oreka lortzen da. Mugimendua erabiliz, nerbio-sistemara heltzen da, ekintza-patroietan eraginez eta beste patroi eraginkorrago batzuk lortuz. Postura, malgutasuna eta koordinazioa hobetzen ditu, mugimenduak armonizatuz eta arinduz, eta giharretako eta artikulazioetako lesioak prebenitzen ditu.
Astean saio bakarra

Hauek dira KOREko ordutegiak . Hartu lekua!!

Ordutegia ez badatorkizu ondo, esan zein ordu nahiko zenukeen eta taldea ateratzen bada abisatuko dizugu.

Gurekin harremantan jartzeko, erabili  Harremanetarako formularioa  edo idatzi info@eibarkore.com helbidera

HEMEN GAUDE

Bittor Sarasketa 6, behea

20600 Eibar

Gipuzkoa

Tlf. 661060024

info@eibarkore.com

KONTAKTUAN JARRI

    Pribatutasun politika onartzen dut

    Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

    ACEPTAR
    Aviso de cookies
    Top
    Abrir chat